Aste honetako abestia: Rolling Stones - Paint it Black

11 ene 2011

iMovie Tutoriala

Toda la verdad sobre la publicidad

Publizitatearen oinarriak azaltzen digute hurrengo bideoan. Lan bikaina egin dute muntaiaren aldetik. Izan ere, haien helburua jendearen izaera kritikoa piztea da iragarkien aurrean.
Bizi garen kontsumo garai honetan publizitate inpaktu gehiegi ikusten ditugu. Haien helburua salmentak dira eta horretarako mota guztietako baliabideak erabiltzen dute.

 "Sigan nuestros consejos y conseguiran protegerse de la publicidad. Siempre perversa y engañosa."

Annanova

Hemen duzuen Annanova telebistako lehen aurkezle birtuala.

Julian Assange



Ivoox progaman igota.
Egiteko programa: Garage Band (Mac)
Musica: Garage Band
Informazio iturria: www.berria.info

10 ene 2011

KEN ROBINSON: Eskolek kreatibitatearekin amaitzen dute

Monologo bat bezala aurkezten digu Ken Robinsonek gaur egungo hezkuntzaren egiturari egindako kritika gogorra.  Hemen dugu TED konbentzioan emandako hitzaldia. Robinsonek jende guztia talenturen bat duela defendatzen du. Kreatibitatea alfabetizazioa bezain garrantzitsua dela dio eta gaur egun eskoletan onurarik ateratzen ez zaiola aldarrikatzen du.

Txikienek  kreatibitate handia dute  erratzeko beldur ez direlako. Denboran zehar hezituz ahala talentu hori galtzen joango dira. Eskolan nota onak ez ateratzeak umearen etorkizuna baldintzatzen du eta agian, beste arlo batean duen talentua ez da aurkitzen.

Gaur egungo hezkuntza sistema industrializazioaren garaiko beharren arabekoa da, baina hori aldatzeko beharra dagoela argudiatzen du Robinsonek.


Kaos en la red

Kaos en la Red webgunearen eskutik ekartzen dizuet berri honen inguruko konparaketa bat. Tony Blair ex presidente britaniarrak liburu bat aurkeztu zuen Dublin hirian eta zenbait gatazka egon ziren. Hona hemen bi hedabide desberdinen jarrera:





Gertakari berbera, baina kontatzeko bi modu desberdin.  Lehenengo bideoan irudiak baino ez dira erakusten eta bigarrenean off ahotsarekin egiten dute. Nahiz eta oso arrunta ez izan askoz objektiboagoa da ahotsarik gabe irudiak ikustea bakoitzak bere interpretazioa egiteko eta ez aurretik hedabideak prestatu duena.

Lehenengo bideoan argi ikus ditzakegu bertan egondako istiluak eta poliziaren interbentzioak. Bigarren bideoan ordea, nahiz eta manifestatu zirenen ohiuak atera, istiluez dakiguna erreportariak esaten diguna baino ez da.

Kasu hau edozein berriarekin konpara ditzakegu, hedabidearen arabera berri berbera guztiz alda daiteke. Hori da nire ustez, internetaren ekarpen handiena, hedabide guztiak ahotsa izatea eta ez bakarrik betiko hedabide nagusiak.

Krisia beste modu batean kontatuta

Gaur egungo krisia azaltzen digute John Bird eta John Fortune The last Laugh programan.