Aste honetako abestia: Rolling Stones - Paint it Black

10 ene 2011

Kaos en la red

Kaos en la Red webgunearen eskutik ekartzen dizuet berri honen inguruko konparaketa bat. Tony Blair ex presidente britaniarrak liburu bat aurkeztu zuen Dublin hirian eta zenbait gatazka egon ziren. Hona hemen bi hedabide desberdinen jarrera:





Gertakari berbera, baina kontatzeko bi modu desberdin.  Lehenengo bideoan irudiak baino ez dira erakusten eta bigarrenean off ahotsarekin egiten dute. Nahiz eta oso arrunta ez izan askoz objektiboagoa da ahotsarik gabe irudiak ikustea bakoitzak bere interpretazioa egiteko eta ez aurretik hedabideak prestatu duena.

Lehenengo bideoan argi ikus ditzakegu bertan egondako istiluak eta poliziaren interbentzioak. Bigarren bideoan ordea, nahiz eta manifestatu zirenen ohiuak atera, istiluez dakiguna erreportariak esaten diguna baino ez da.

Kasu hau edozein berriarekin konpara ditzakegu, hedabidearen arabera berri berbera guztiz alda daiteke. Hori da nire ustez, internetaren ekarpen handiena, hedabide guztiak ahotsa izatea eta ez bakarrik betiko hedabide nagusiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario