Aste honetako abestia: Rolling Stones - Paint it Black

21 dic 2010

Zabalateko Gaztelua

Hauxe da gure azken proiektua. Zabalateko gaztelua filmatzen egon ginen erreportaia egiteko. Gazteluaren aztarnak baino ez dira geratzen baina paisai ikaragarriaz gozatu genuen.

20 dic 2010

Biharko eklipsea interneten bidez ikusi ahal izango da

Teideren tontorretik grabatuko du bihar gaueko 8.40etan emango den ilargi-eklipsea, Madrilgo Unibertsitate politeknikoaren  Ciclope taldeak, Astromadrid eta Shilos taldearekin batera.

Urtean emango den azkena eta 2007tik egondako ilargi eklipse oso bakarra izango da. Ekplisea denbora errealan ikusi ahal izango dugu webgune honetan.

40.000 pertsonek ikusi zuten transmititu zuten azken eguzki eklipsea uztailaren 11n, Txiletik. Ciclope taldea badago beste proiektuetan murgilduta; Groenlandiako aurora boreala 2011n, Venus planetaren transitoa 2012an eta Austrialian emango den eguzki eklipsea 2012an.


    Informazio gehiago http://www.tendencias21.net/ orrialdean.





8 dic 2010

KAOS EN LA RED eta Julian Assange

Kaos en la red gaur egun ezagutzen ditugun komunikabideen alternatiba bezala azaltzen da. Haien web orrialdean mota guztietako berriak aurkitu ditzakegu. Pasaden egunean orrialdea begiratzen ari nintzela berri deigarri batekin aurkitu nintzen. Wikileaks web famatuaren sortzailea, Julian Assange kartzelan dago egozten zaizkion hainbat delituengatik. Baina orain ematen du bortzaketaz akusatzen zion emakumeak CIArekin erlazio estua duela. Hemen usten dizuet berriaren zati bat:

Una de las acusadoras, Anna Ardin, parece tener “vínculos con grupos financiados por Estados Unidos contra Fidel Castro y por grupos anticomunistas”, de acuerdo con una investigación publicada por Israel Shamir y Paul Bennett, en CounterPunch.  Ardin, nacida en Cuba, trabajó a favor de “Las Damas de Blanco”, un grupo de mujeres que se oponen al gobierno cubano.

Julian Assange informazioaren gardentasunaren alde egin zuen haien kable famatuekin. Orain guztiok, edo nik behintzat, gardentasun falta somatzen dugu pertsonai honen aurka egiten ari den kanpaina honetan. Hala eta guztiz ere, interneten bidez egindako kolperik garrantzitsuenaren egilea da eta mundu osoko politikarien sinesgarritasuna zalatzan jartzea lortu du.

2 dic 2010

Gaur egungo kazetaritza

Hedabide guztiek ideologia bat jarraitzen dute, horretan denak adoz gaude. Berriak kontatzeko modua desberdina izateaz aparte, askotan berriak berak dira desberdinak direnak. Hedabide bakoitzak aukeratzen du zer den berria eta zer ez. Hori dela eta sentsazionalismoan erortzeko probabilitatea oso handia da. Izan ere, kate pribatuak salmentak dituzte buruan eta inola ere ez objetibotasuna. Egoera hori salatzeko El Follonero, telebistako pertsonaia, andre batekin antzezlan txiki bat egin zuen. Andreak loteria irabazi baina dezimoa galdu zuela esaten zuen sari nagusia irabazi zuen herrira hurbildu ziren hedabideen aurrean. Ondoren zenbait komunikabide berri moduan kontatzen zuten emakumearen tragedia. Baina zergatik? Benetan berria da hori? Ez. Jendearen atentzioa pizten duen gertaera baino ez da, baina hedabideen benetazko asmoak agerian usten ditu Follonero jaunak.

1 dic 2010

Marka handiak eta sare sozialak

Ketchum eta Fedex komunikazio agentziak ikerketa lan bat egin dute sare sozialetan egiten den publizitatearen inguruan. Horretarako 62 marka garrantzitsuei honako galdera egin die: Ze papera jokatzen dute sare sozialak zuen publizitate estrategian?

Marka horietako %10k baino ez dio sare sozialen plataformaei garrantzia ematen. %15ak ez du publizitaterik egiten sare sozialetan eta gehienek, %75ek, Early adopters taldeen eskuetan usten dute.

Enpresek haien aurrekontuen %5a eta %15aren artean bideratzen dute medio sozialetan publizitatea egiteko. Hala eta guztiz ere, enpresen %50 haien intranet sistema eraldatzeko asmoa dauka sare sozialen aplikazioak gehitzeko.

Baino gu sare sozialen hedaduraren testiguak gara. Hauen garrantzia ukaezina da eta emaitza hauek ikusita sare sozialei merezi duten garrantzia ematen ez zaiela ondoriozta dezakegu. Komentatu nuen jada La revolucion de los medios sociales postan. Hau ikusita ulertezina da enpresa hauek jarrera hau oraindik mantentzea, ezta?

28 nov 2010

Filsh.net

Hona hemen zuen bizitzak askoz errazagoak egingo dituen webgunea! Filsh.net 
Orrialde honetan eskuratu nahi duzuen bideoaren linka jarri eta listo! Lortu dezakezue nahi duzuen formatoan . Izan ere, bideoa deskargatzeaz aparte  formatoa aldatzeaz ere arduratzen da prozesua askoz azkarragoa eginez. Ez da instalatzekoa ezta orrialdean erregistratu beharrekoa.




24 nov 2010

The Beatles eta iTunes

Apple vs. Apple borroka akordio batean amaitu da. Apple computers eta The Beatles banda famatuaren diskografika batu dira azkenean. Taldearen abesti guztiak eskaintzen ditu orain Apple enpresak iTunes plataforman salgai. Liverpooleko taldearen abestiak lortzea efektu kolpea izan da interneten bidezko musika salmentan. Lehen egunetan arrakasta ikaragarria izan dute eta lehen postuetan kokatu dira 2 milioi abesti eta 450.000 disko saldu ostean. Nahiz eta zenbait urteetan zehar borrokatu, ematen du azkenean biak atera direla irabazle.

Linuxen fenomenoa

Linux softwarra gero eta gehiago hedatzen ari da. Frantziako poliziak, adibidez, 85.000 ordenagailuetan sartu du sistema hau Windowsen ordez. Baina zer da Linux eta ze abantailak dauzka? Hona hemen TVN Chilen egindako erreportai laburra.

OK Go - Last Leaf

OK Go taldea gauza berriak egiten sahiatzen da etengabe, beste post batean, White Knuckles erakutsi nizuen. Talde honek internetaren  hedadura ahalmenean apostu egiten du berriro ere Last Leaf  bideokliparekin.

11 nov 2010

David Bravo eta SGAE

David Bravo, eskubide informatikoetan eta jabetza intelektualean espezializatutako abokatua da. 2003an SGAE erakundearekin erlazionatutako berri bat ikusi zuen. Honen arabera, abestiren bat internetik jaitsi zutenen IPak lortuta zigor penalak ezarriko ziren, prisioi zigorra barne. Hurrengo urteak interneteko erabiltzaileen eskubideak defendatzen eman ditu. SGAE erakundeak inposatutako kanon famatuaren aurka azaldu da eta gogor egin du haien partaideen kontra.Liburu batean azaldu ditu bere lan guztiak Copia este libro izenekoa dohainik eskuratu ahal duzuena.


Hona hemen Buenafuente programan egin zioten elkarrizketa horren inguruan. (6:10 minututik aurrera)



31 oct 2010

LA REVOLUCIÓN DE LAS REDES SOCIALES

Sare sozialen fenomenoa ez da moda bat, iraultza industrialarekin pareka genezake. Horrela hasten da honako bideoa: La revolución de los medios sociales. Beste hedabideek adaptazio prozesu motelagoa izan dute gizartean baina sare sozialak bat batean garrantzi handiarekin sartu dira gure bizitzetan. Facebook adibidez 100 milioi erabiltzaile lortu zituen lehen 9 hilabetetan.


Oso azkar hedatu dira, hori ukaezina da, eta sektore askok oraindik ezin izan dute fenomeno honetara moldatu. Publizitate agentzia askok oraindik ez dute modelo zehatz bat aurkitu sare sozialen munduan sartzeko. Beste batzuk ordea, haren indarraz aprobetxatzeko bideak bilatzen dituzte. Telefonika adibidez, gaur egun, Tuenti sarearen %90arekin egin da.

"Ya no buscamos las noticias, ellas nos encuentran" esaldiarekin borobiltzen da gaur egungo egoera. Izan ere, mota guztietako informazioarekin topatzen gara interneta erabiltzean gure ordenagailuan edo mugikorrean. Sare sozialekin markak errazagoa daukate publiko zehatza, targeta, aurkitzeko eta haien informazioa zabaltzeko. Sare hauetara moldatu ala hil, markak ez dute aukera handirik.

Chavez eta Twitter

Venezuelako presidentea, Hugo Chavez notizia izan da berriro Twitter sare sozialean ireki duen kontuagatik, ChavezCandanga. CNN Chile hedabideak esaten duen bezala, 300 mila jarratzaile baino gehiago ditu orain arte eta talde bat prestatu behar izan du mezu guztiak erantzuteko. Horrela presidenteak erlazio dinamiko bat lortu nahi du haren jarratzaileekin. Izan ere, sare soziala berri garrantzitsu asko plazaratzeko erabili du haren jarratzaileak zuzenean jasotzeko . Hedabide honek ere erakusten digu Chavezen gobernuak sortutako iragarkia honen inguruam. Honetan Twitter sarean, orain arte, bere gobernuaren kontrakoek baino ez zutela hitzik azaltzen da eta bere jarratzailei esker askoz orekatua dagoela aldarrikatzen du Ahora es de todos lelopean.

28 oct 2010

The Simpsons + Banksy

Zer gertatzen da The Simpsons marrazkien ironia eta Banksy marrazkilari britainiarraren talentua batuz gero? Bideo honetan dugu ondorioa. Zenbait hedabideek, The Simpsons marrazkiak hego korean egiten zirela argitaratu zuten, hemen dugu amerikako familia ospetsuenaren erantzun probokagarria. Bideoan hego koreako fabrika baten dinamika erakusten da non langileek gizazpiko baldintzetan lan egiten duten. The New York Times egunkariak Al Jean, telesaiaren produktore batekin, horren inguruan egindako elkarrizketa argitaratu du haren edizio digitalean. Polemika bilatzen bazuten, aurkitu dute.

25 oct 2010

Trapu zikinak

Guztiok hobetuz goaz denborarekin, halaxe espero dut behintzat. Korto hau, unibertsitatean egindako lehena da, urte batzuk pasata berriro erreparatuko diot ia hobekuntzarik ikusten ote dudan ala ez.

24 oct 2010

Hugo Chavez eta BBC

Hugo Chavez askotan agertzen da gure telebistan, beti haren gobernuaren inguruko edozein bitxikeri komentatzeko. Chavezi itxura bat eman diote hemengo hedabideek eta ez oso ona gainera, baina inoiz ez dugu ikusi harekin egindako elkarrizketa seriorik. BBCk bai egin ziola, eta emaitza positiboa lortu da kazetaritzarentzat. Kazetariak galdetu nahi ziona galdetu zion inolako oztoporik gabe eta Chavez, bere estiloan galdera guztiak erantzun zituen. Chavezen edo kazetariaren kontra edo alde egon zaitezke baina elkarrizketa profesionala da eta eduki interesgarriak ikutzen ditu eta hori tamalez ez da batere arrunta gaur egun. 





23 oct 2010

Introducing Google TV!

Pasaden egunean La revolución de los medios postan, internetek hedabide tradizionaletan izango duen eraginaz hitz egin nuen. Azkenean, ondorio bezala komentatu nuen nola hedabide zaharrak internetera moldatu behar zuten ez desagertzeko eta gaur justu,  Google TV aparatuaren sorreraren berri izan dut. Aparatu honek internetaren eta telebistaren abantailak batzen ditu, alde batetik ikusi nahi duguna bilatzeko ahalmena izatea eta beste aldetik telebistak dakartzan soinu eta irudi kalitateaz gozatzea. Hori batzeko asmoz sortu da Google TV, hona hemen enpresak sortutako bideoa. 

22 oct 2010

El Logopeda de Rajoy

SsangYong markaren iragarkia dugu hemen. Kotxe marka hau nahiko berria da eta modu interesgarri honekin ezagutzera eraman nahi dute haien produktuak. El logopeda de Rajoy titulo erakargarriarekin aurkezten da bideo biral hau. Bideoan, pija bat agertzen da arazo larriak duena bere kotxe berriaren izena esateko eta Rajoy politikariaren logopedari laguntza eskatzen dio. Iragarkian haien kotxea, Mercedes, Porshe eta bestelako marka ospetsu eta garestien parean jarri eta aldi berean goi mailako klasearen satira egiten dute.




Tituloa ikusten dugun heinetik badakigu iragarkiaren estiloa komikoa izango dela. SsangYong markak horretara jo du barregarri edo berezi iruditzen zaizkigun iragarkiak hobeto barneratzen direlako. Millward Brown publizitariaren esanetan hirian bizi den lagun batek 3000 inpaktu publizitario jasatzen ditu egunero euskarri desberdinetatik. Beraz, oso zaila da jendearen memorian finkatzea, batez ere marka berri bat izanda. SsangYong kasu honetan, nire ustez haien asmoa betetzen du, zeresan handia sortzen duen iragarki honekin.

Social Media Count

Badakigu internet oso hedabide dinamikoa dela, baina zenbaki hauek harrituko zaituztete.


OKGo-White Knuckles

Hemen dugu OKGo taldea, famatua egin dena internetaren askatasunaren alde egin duen kanpaniagatik. Izan ere, EMI diskoetxea utzi eta berea propioa sortu zuten (Paracadute) haien bideoak ekoizteko eta askatasun guztiz internetetik hedatzeko. Arrakasta handia lortu dute, Here it goes again bideoa adibidez, 50 milioi erreprodukzio baino gehiago lortu ditu YouTuben. Gainera White Knuckles bideoklip honetan, txakurrak erreskatatzearen alde egin dute, hemen duzue informazio gehiago.

20 oct 2010

Prometeus-La revolución de los medios

      Hona hemen Prometeus bideoa, non 2051 urtetik kontatzen digute hedabideek (internet bereziki) jasan duten eraldaketa.  Egiten dituzten suposizioen artean badago Google enpresak sortuko duen Prometeus ospetsua. Haien esanetan Prometeus, 2022an sortua, bidai espazialak finantziatzeko kapaza izango da, haien bezeroentzako planeta berriak bilatzeko asmoarekin.
    
     2010an egonda sinestezina iruditzen zaigu bideo honetan kontatzen dutena baina azken finean,  abiadura ikaragarrian aurrera egiten ari den hedabide honek muga guztiak zeharkatzeko ahalmena duela esan nahi digute. Izan ere, guztiok goaz aurrera internetekin batera, guztiok garelako partehartzaileak. Bideoan erabiltzaileei Prosumer izena jartzen digute (produccer eta consumer hitzen arteko jokoa). Informazioa kontsumitzen eta sortzen dugu eta ez dago beste hedabiderik horrenbesteko aktibitatea sortzen duenik. . Gaur egun ia guztia egin dezakegu interneten bidez eta seguraski etorkizunean imagina ezin ditzakegun gauzak egin ahal izango ditugu.
  
     Bideoan komentatzen den beste aspektua da beste hedabideen desagerpena. Alde batetik eztabaidaezina da beste hedabideek ezin dutela aurrera egin internetek egiten duen abiaduran, posibilitate mugatuak dituztelako. Gaur egun ahalegin izugarria egiten da hedabide tradizionalak mantentzeko eta gero eta laguntza gehiago behar izango dute etorkizunean. Baino benetan desagertuko dira? Eta desagertzen badira hurrengo hamarkadetan gertatuko da bideoan esaten duten bezala? Galdera hauen erantzuna inork ez daki. Nire ustez internet monopolio bilakatuko da etorkizun batean (gaur jadanik monopolioaz hitz egiten has genezake) baina bestelako hedabideak ez dira desagertuko internet munstroarekin batera badoaz. Hori da niretzako aukera bakarra, ez copyright arau-husteei pena handiagoa jartzea, ez zentsuraketara jotzea, egin behar dugun gauza bakarra da internet fenomeno geldiezin honetara moldatzea.


Kromen erabilera, everything's possible

Guztiok ezagutzen ditugu kroma arruntak. Irudi bat proiektatzen da pertsonai batzuen atzean zenbait eszena edo sketcheak egiteko. Programa askotan erabiltzen dira eta ohituta gaude identifikatzera ikusten ditugun einean. Baina badaude guztiz identifikaezinak diren kromak, Stargate estudioan erabiltzen dituztenak bezala. Bideo honetan, kromekin egindako zenbait eszena agertzen dira. Ikus ezazue eta konturatuko zarete nola hemendik aurrera ezin izango dugu benetako mundua ikusten ari garen ala ez jakin.

18 oct 2010

Ongi etorri!

Kaixo internautak! Blog honetan ikus-entzunezko munduarekin erlazionatuta dauden zenbait berri edo bitxikeri aurkituko dituzue. Gehien interesatzen zaizkidan gauzak zuekin konpartitzea da helburua azken finean, beraz, ongi etorri eta espero dut zuen gustokoa izatea!