Aste honetako abestia: Rolling Stones - Paint it Black

10 ene 2011

KEN ROBINSON: Eskolek kreatibitatearekin amaitzen dute

Monologo bat bezala aurkezten digu Ken Robinsonek gaur egungo hezkuntzaren egiturari egindako kritika gogorra.  Hemen dugu TED konbentzioan emandako hitzaldia. Robinsonek jende guztia talenturen bat duela defendatzen du. Kreatibitatea alfabetizazioa bezain garrantzitsua dela dio eta gaur egun eskoletan onurarik ateratzen ez zaiola aldarrikatzen du.

Txikienek  kreatibitate handia dute  erratzeko beldur ez direlako. Denboran zehar hezituz ahala talentu hori galtzen joango dira. Eskolan nota onak ez ateratzeak umearen etorkizuna baldintzatzen du eta agian, beste arlo batean duen talentua ez da aurkitzen.

Gaur egungo hezkuntza sistema industrializazioaren garaiko beharren arabekoa da, baina hori aldatzeko beharra dagoela argudiatzen du Robinsonek.


No hay comentarios:

Publicar un comentario